About: dbpedia-eu:Abram_Samoilovitx_Besikovitx   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Abram Samoilovitx Besikovitx
comment
  • Abram Samoilovitx Besikovitx (errusieraz: Абра́м Само́йлович Безико́вич, Berdyansk, Errusia (gaur egungo Ukraina), 1891ko urtarrilaren 23a - Cambridge, Ingalaterra, 1970ko azaroaren 2a) Errusiar matematikaria izan zen. Besikovitxek ekarpen ugari egin zituen geometria fraktalean. Hala ere, bere lanik garrantzitsuena funtzio ia periodikoen azterketa izan zen. Lortutako emaitzak Almost periodic function (1932, Funtzio ia periodikoa) liburu eraginkorrean argitaratu zituen. Horrela, bere lorpenetako bat 1917az geroztik azalduta zegoen Kakeyaren problemaren ebazpena izan zen.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Abram Samoilovitx Besikovitx (errusieraz: Абра́м Само́йлович Безико́вич, Berdyansk, Errusia (gaur egungo Ukraina), 1891ko urtarrilaren 23a - Cambridge, Ingalaterra, 1970ko azaroaren 2a) Errusiar matematikaria izan zen. San Petersburgon ikasi zuen, Markoven zuzendaritzapean, eta analisiaren arloa landu zuen, gehienbat; 1912an graduatu zen. 1917an matematikako irakasle izendatu zuten Permen (gero Moskuko Unibertsitatea izango zena). Hurrengo urtean, katedra bat lortu zuen San Petersburgon. 1924an Copenhagenera joan zen, Rockefeller beka batekin, eta han Harald Bohrrekin lan egin zuen. Oxforden egon ondoren, postu bat lortu zuen Liverpoolen, eta 1927an Cambridgera itzuli zen. 1950ean Littlewoodek utzitako Cambridgeko Rouse Ball matematikako katedra eman zioten, eta postu hori bete zuen, erretiratu zen arte (1958). Hala ere, erretiratu ondoren, Estatu Batuetako unibertsitate askotan ibili zen; azkeneko urteak Cambridgeko Trinity Collegen eman zituen. Besikovitxek ekarpen ugari egin zituen geometria fraktalean. Hala ere, bere lanik garrantzitsuena funtzio ia periodikoen azterketa izan zen. Lortutako emaitzak Almost periodic function (1932, Funtzio ia periodikoa) liburu eraginkorrean argitaratu zituen. Horrela, bere lorpenetako bat 1917az geroztik azalduta zegoen Kakeyaren problemaren ebazpena izan zen. Ohore ugari jaso zuen Besikovitxek: Cambridgeko Unibertsitatearen Adams saria funtzio ia periodikoetan egindako lanari esker (1930), Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen Sylvester domina funtzioen teoria ikertzeagatik (1952), eta Londresko Elkarte Matematikoaren De Morgan domina (1950). Bestalde, 1934an Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkarteko kide ere hautatu zuten. Bere omenez 16953 Besikovitx sateliteak bere izena darama.
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software