Teknologia, grezierazko τεχνολογος-tik, tekne (τεχνη, "zientzia, arte, edo lanbide") eta logos (λογος, "jakintza-multzoa") hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, espezie batek tresnak sortu, erabili eta ingurunea bere nahi eta beharretara aldatzeko duen jakintza-multzoari deritzo teknologia.

PropertyValue
dbpedia-owl:abstract
  • Teknologia, grezierazko τεχνολογος-tik, tekne (τεχνη, "zientzia, arte, edo lanbide") eta logos (λογος, "jakintza-multzoa") hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, espezie batek tresnak sortu, erabili eta ingurunea bere nahi eta beharretara aldatzeko duen jakintza-multzoari deritzo teknologia. Teknologia hain zuzen, objektu horiek guztiak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknikak, makinak eta prozesuak aztertzen dituen diziplina da teknologia.Teknologiek modu nabarmenean aldatzen dute gizakiak zein beste animalia-espezie batzuk beren ingurune naturala kontrolatu eta moldatzeko duten ahalmena. Gizakiaren kasuan, teknologiaren erabilera natur baliabideak tresna sinple bihurtzean hasi zen, historiaurrean. Sua kontrolatzeko abilezia jauzi garrantzitsua izan zen, janari-iturriak asko zabaldu baitzituen, eta gurpilaren asmakizunak ondasunak urrutiago garraiatzeko eta mugikortasuna handitzeko aukera eman zuen. Berrikiago izandako garapen teknologikoek, esaterako telefonoak, hedabideak edo interneta, komunikaziorako mugak asko txikitu dituzte eta eskala planetarioko elkarrekintzak sortzea ahalbidetu dute.Hala ere, teknologia guztiak ez dira helburu baketsuetarako garatu: gero eta ahalmen suntsitzaile handiagoa duten armak sortu dira, adibidez.Teknologia giza jarduerarekin lotzeko joera dago. Hau ez da guztiz zuzena, beste hainbat animalia-espeziek ere teknologia jarduerak garatzen baitituzte. Beste joera bat, teknologia gizakiek erabiltzen dituzten produktuekin soilik lotzea da, produktu konplexuak orokorrean. Prozedura eta metodo teknikoek eta tresnek ere teknologia osatzen dute, hala nola, jantziek, produktu sinpleek, idazkerak, komunikazio-teknikek, abeltzaintzak, nekazaritzak, apaingarriek, eta abar.Teknologiak gizartean eta ingurumenean eragiten du hainbat moduz. Zenbait gizartetan teknologiak ekonomia aurreratuagoak sortzen lagundu du (gaur egungo ekonomia globala barne). Prozesu teknologiko askok nahi ez diren azpiproduktuak sortzen dituzte, adibidez poluzioa, eta natur baliabideak agortzen dituzte, Lurrari eta ingurumenari kalte eginez. Teknologia berrien garapenak gizarteen balioak alda ditzake, eta batzuetan galdera etiko berriak eragiten dituzte.
dbpedia-owl:thumbnail
dbpedia-owl:wikiPageID
  • 3825 (xsd:integer)
dbpedia-owl:wikiPageRevisionID
  • 4644720 (xsd:integer)
http://eu.dbpedia.org/property/wikiPageUsesTemplate
dcterms:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Teknologia, grezierazko τεχνολογος-tik, tekne (τεχνη, "zientzia, arte, edo lanbide") eta logos (λογος, "jakintza-multzoa") hitzez osatuta dago. Hainbat definizio dituen arren, kontzeptu zabalenean, espezie batek tresnak sortu, erabili eta ingurunea bere nahi eta beharretara aldatzeko duen jakintza-multzoari deritzo teknologia.
rdfs:label
  • Teknologia
http://www.w3.org/ns/prov#wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbpedia-owl:wikiPageRedirects of
is skos:subject of
is foaf:primaryTopic of