Jacques-Marie-Émile Lacan (Paris, 1901eko apirilaren 13a- Paris, 1981eko irailaren 9a) psikiatra frantziarra izan zen. Psikoanalisiaren inguruan lan egin zuen, Freuden planteamenduei ikuspuntu berria eskainiz eta gerorako "eskola lakaniarra" izeneko korrontea sortuz.1932an aurkeztu zuen bere tesia, "De la Psychose paranoiaque dans les rapports avec la personnalité" izenburukoa eta bide berriak urratu zituen haurren psikosien azterketan.

PropertyValue
dbpedia-owl:abstract
  • Jacques-Marie-Émile Lacan (Paris, 1901eko apirilaren 13a- Paris, 1981eko irailaren 9a) psikiatra frantziarra izan zen. Psikoanalisiaren inguruan lan egin zuen, Freuden planteamenduei ikuspuntu berria eskainiz eta gerorako "eskola lakaniarra" izeneko korrontea sortuz.1932an aurkeztu zuen bere tesia, "De la Psychose paranoiaque dans les rapports avec la personnalité" izenburukoa eta bide berriak urratu zituen haurren psikosien azterketan. Ispiluaren fasea deitu zuena aztertu zuen; gorputzaren irudi osoak jokatzen duen papera eta irudi horrek gizakiaren nortasunaren osaketan duen garrantzia nabarmendu zituen bereziki: Le stade du miroir comme formateur de la fonction du "je" (1936, 1949, Ispiluaren fasea "niaren" funtzioaren antolatzaile gisa). Lacanen ustetan, hitzaren bidez sartzen da gizakia sujektuen arteko dialektikan, ez behar fisiologiko soil batek bultzatua, "bestearenganako desirak" hartaratuta baizik. Prozesu honetan, faloa (Gr. phallos, sexu arra) bihurtzen da desira horren helburu eta sinbolo nagusiaPsikoanalisiaren eta hizkuntzalaritzaren arteko zubia eginez, hizkuntza egiturak ikusi zituen inkontzientean eta metafora (arbuioa, zentsura) eta metonimia (desbideratzea, leku-aldaketa) kontzeptuen bidez adierazi zituen neurosiaren sintomak. Hala, Lacanen terapia analitikoak subjektuari falta zaion diskurtso zatia bilaraztea du helburu, "diskurtso ohartunaren jarraituak etenik izan ez dezan". Lacanen estiloa oso itxia da eta psikoanalista askok kritikatu dituzte haren esanak. Lan gehienak Écrits (1966, Idazlanak) izeneko bilduman eman zituen argitara.Bere teoriak modu didaktiko batean Slavoj Zizek filosofoak garatu ditu azken urteotan.
dbpedia-owl:thumbnail
dbpedia-owl:wikiPageExternalLink
dbpedia-owl:wikiPageID
  • 48657 (xsd:integer)
dbpedia-owl:wikiPageRevisionID
  • 3884475 (xsd:integer)
http://eu.dbpedia.org/property/wikiPageUsesTemplate
dcterms:subject
rdfs:comment
  • Jacques-Marie-Émile Lacan (Paris, 1901eko apirilaren 13a- Paris, 1981eko irailaren 9a) psikiatra frantziarra izan zen. Psikoanalisiaren inguruan lan egin zuen, Freuden planteamenduei ikuspuntu berria eskainiz eta gerorako "eskola lakaniarra" izeneko korrontea sortuz.1932an aurkeztu zuen bere tesia, "De la Psychose paranoiaque dans les rapports avec la personnalité" izenburukoa eta bide berriak urratu zituen haurren psikosien azterketan.
rdfs:label
  • Jacques Lacan
http://www.w3.org/ns/prov#wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of