Himeji gaztelua (japonieraz 姫路城, Himeji-jō?) Japoniako Hyogō prefeturako (antzinako Shikito barrutia, Harima probintzian) Himeji kostaldeko hirian, Kōbetik 47 kilometro inguru mendebaldera kokatuta dagoen japoniar gaztelu bat da. Oraindik baldintza onetan mantentzen den Erdi Aroko Japoniako egiturarik antzinakoenetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an. Japoniako toki historiko berezi bat eta Japoniako Altxor Nazional bat ere bada.

PropertyValue
dbpedia-owl:abstract
  • Himeji gaztelua (japonieraz 姫路城, Himeji-jō?) Japoniako Hyogō prefeturako (antzinako Shikito barrutia, Harima probintzian) Himeji kostaldeko hirian, Kōbetik 47 kilometro inguru mendebaldera kokatuta dagoen japoniar gaztelu bat da. Oraindik baldintza onetan mantentzen den Erdi Aroko Japoniako egiturarik antzinakoenetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an. Japoniako toki historiko berezi bat eta Japoniako Altxor Nazional bat ere bada. Matsumoto gaztelua eta Kumamoto gazteluarekin batera Japoniako hiru "Gaztelu Ospetsu"etako bat da, eta herrialde osoko bisitatuena. Batzuetan Hakuro-jō edo Shirasagi-jō izenekin ezagutzen da ("lertxun zuriaren gaztelua" esan nahi duena, kanpoaldeko bere kolore zuri dizdiratsuaren ondorioz.Gaztelu hau sarri agertzen da japoniar telebistan fikziozko telesail eta filmeen eskenategi bezala, Tokioko Edo gazteluak gaur egun ez baitu Himeji gazteluak duenaren pareko dorre nagusirik. Himeji hiri barnean bertan oso erabilia den erreferentzia puntu bat da, gaztelua bera muino baten tontorrean kokatuta dagoenez, hiriaren zati handi batetik ikusi baitaiteke.Himeji gaztelua Himeji hiriko iparraldeko zatian kokatua dago, Himeyama eta Sagiyama mendien gainean eraikia, eta bere giroa aro feudalarekin lotua duen Japoniako toki gutxietako bat da.Gaztelu honen historia Erdi Aroan abiatzen da, Akamatsu klanak Himeyama mendian gaztelu bat eraiki zuenean (iritzi ezberdinak dauden arren. Sengoku aroaren amaieran Toyotomi Hideyoshi daimyōaren gazteluetako bat bihurtu zen, eta ondoren, Edo Aroan Himeji domeinuaren gobernu feudalaren egoitza izan zen, hasiera batean Ikeda klanarena eta jarraian Honda eta Sakai klanetako fudai daimyōena. Meiji aroan Japoniako Armada Inperialaren egoitza bat bihurtua izan zen, Infanteriako 10. Erregimenduak okupatu zuelarik. Garai honetan zehar gaztelua botatzea pentsatu zen, baina hau eta beste batzuk gobernuaren finantzaketaren bidez mantentzeko bultzatu zen. Ozeano Bareko Gerran su bonbak erori ziren dorre nagusiko (tenshukaku) goi solairuaren gainean, baina bonba hauek ez zuten eztanda egin, gertakari honen ondoren gaztelua kaltegabe mantentzea ia miraria izan zelarik.Gaur egun gaztelua bere dorre nagusiak osatzen du (天守, tenshu?), dorre handiaz (大天守, daitenshu?), dorre txikiaz ((小天守, shōtenshu?) eta bere zortzi watariyaguraz (渡櫓, 'watariyagura'?) osatua dagoena, guztiak batera Japoniako Altxor Nazional bat direlarik ((国宝, kokuhō?). Gainera, badaude beste 74 egitura (yagura 櫓, 'yagura'?), horien artean 27 watariyagura, 15 ate (門, mon?) eta 32 harresi (塀, hei?) Japoniako Jabego Kultural Garrantzitsu (重要文化財, jūyō bunkazai?) izendatuak izan direnak. 1993an ere, UNESCOk multzo hau Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Gazteluko dorre nagusia Edo aroa baino lehen eraiki zenez eta oraindik existitzen denez, hamabi genson tenshu (現存天守, 'genson tenshu'?) gaztelu dorreen taldeko zati da, Bitchū Matsumaya, Hikone, Hirosaki, Inuyama, Kōchi, Marugame, Maruoka, Matsue, Matsumoto, Matsuyama eta Uwajima gazteluen dorrekin batera. Gainera, dorre nagusia lau gaztelu-altxor nazionaletakotzat (国宝四城, kokuhō shijō?) hartzen da, Altxor Nazional izateari erreferentzia eginez, Matsumoto, Hikone eta Inuyamarekin banatzen duena.Toki hau jidaigeki (drama historikoa) telesailen eta Sengoku eta Edo aroetan girotutako filmeen eskenategi bihurtu da bere giroa dela eta, eta aipaturiko giroei buruzko erreferentzia irudi bezala erabili da.
dbpedia-owl:thumbnail
dbpedia-owl:wikiPageID
  • 146236 (xsd:integer)
dbpedia-owl:wikiPageRevisionID
  • 4533215 (xsd:integer)
http://eu.dbpedia.org/property/wikiPageUsesTemplate
dcterms:subject
rdfs:comment
  • Himeji gaztelua (japonieraz 姫路城, Himeji-jō?) Japoniako Hyogō prefeturako (antzinako Shikito barrutia, Harima probintzian) Himeji kostaldeko hirian, Kōbetik 47 kilometro inguru mendebaldera kokatuta dagoen japoniar gaztelu bat da. Oraindik baldintza onetan mantentzen den Erdi Aroko Japoniako egiturarik antzinakoenetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an. Japoniako toki historiko berezi bat eta Japoniako Altxor Nazional bat ere bada.
rdfs:label
  • Himeji gaztelua
http://www.w3.org/ns/prov#wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of