Halloween (NAF: [ˌhæləˈwin, -oʊˈin, ˌhɒl-] ingelesezko All Hallows' Evening —«Santu Guztien arratsaldea»— izenaren kontrakzioa; ingelesez Hallowe'en edo All Hallows' Eve —«Santu Guztien bezpera»— ere deitua) urtero urriaren 31n munduko hainbat lekutan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa.

PropertyValue
dbpedia-owl:abstract
  • Halloween (NAF: [ˌhæləˈwin, -oʊˈin, ˌhɒl-] ingelesezko All Hallows' Evening —«Santu Guztien arratsaldea»— izenaren kontrakzioa; ingelesez Hallowe'en edo All Hallows' Eve —«Santu Guztien bezpera»— ere deitua) urtero urriaren 31n munduko hainbat lekutan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa. Kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren aurreko gauean ospatzen da, hilak, martiriak eta santuak gogoan izateko egunetan.Ikerlari askoren iritziz, Halloweenen jatorria zelten uzta festibal baten kristautzea da, hots, ziurrenik jatorri paganoa du, batez ere gaeliar Samhain jaian. Beste ikerlari batzuen ustez, jaia ez zen Samhainetik etorri, eta jatorri guztiz kristaua du.Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta XX. mende arte berezko ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak edo arbiak hustu eta kandelak jartzea, baserrietan bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.Halloweenen gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabiltzen ditu, eskuarki beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke gozokiak jasotzen dituzte haurrek. Ohitura da, orobat, kuiak hustu eta barruan kandelak jartzea, sagarrak karameluz estaltzea, beldurrezko ipuinak kontatzea eta beldurrezko filmak ikustea.
dbpedia-owl:thumbnail
dbpedia-owl:wikiPageExternalLink
dbpedia-owl:wikiPageID
  • 36181 (xsd:integer)
dbpedia-owl:wikiPageRevisionID
  • 4720229 (xsd:integer)
http://eu.dbpedia.org/property/wikiPageUsesTemplate
dcterms:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Halloween (NAF: [ˌhæləˈwin, -oʊˈin, ˌhɒl-] ingelesezko All Hallows' Evening —«Santu Guztien arratsaldea»— izenaren kontrakzioa; ingelesez Hallowe'en edo All Hallows' Eve —«Santu Guztien bezpera»— ere deitua) urtero urriaren 31n munduko hainbat lekutan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa.
rdfs:label
  • Halloween
http://www.w3.org/ns/prov#wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is skos:subject of
is foaf:primaryTopic of