Azala
Edukiak
Ongi etorri DBpediako euskarazko kapitulura!
DBpedia Wikipediatik informazio egituratua ateratzeko elkarlaneko proiektua da. DBpediaren bitartez kontsulta konplexuak egin daitezke Wikipediaren aurka, Wikipedian dagoen informazio kopuru handia hobeki aztertzeko. Adibidez, "zeintzuk dira Bizkaiko Punk musika taldeak?" galderari erantzuteko hurrengo SPARQL kontsulta egin daiteke:
select DISTINCT ?taldea ?herria where { ?taldea a dbo:Band . ?taldea dbo:genre dbpedia-eu:Punk . ?taldea dbo:hometown ?herria . ?herria dbo:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> . }
Kontsulta honek hurrengoa erantzuten du:
Kontsulta ulertzea oso erraza da. Lehendabizi, zer datu kontsultatu nahi dugun zehaztu behar dugu:
select DISTINCT ?taldea ?herria
Gure kontsultan taldeen izenak eta bakoitzaren herria jakin nahi dugunez, bi aldagai deklaratu behar ditugu: ?taldea eta ?herria. DISTINCT klausula errepikatuta dauden taldeen izenak filtratzeko erabiltzen da. Ondoren, ?taldea eta ?herria aldagaiei taldeen izenak eta bakoitzaren herria ezarri behar diegu, WHERE klausularen bitartez.
WHERE klausula honen lehenengo sententziak DBpediako datu guztiak filtratzen ditu, musika taldeak soilik hautatzen:
?taldea a dbo:Band .
Bigarren sententziak muska talde hauetatik, punk musika egiten dutenak soilik hartzen ditu:
?taldea dbo:genre dbpedia-eu:Punk .
Hurrengo sententziaren bitartez, punk musika talde hauen herriak hartzen ditugu:
?taldea dbo:hometown ?herria .
Eta azkenik, musika talde hauek beraien herriaren probintziaren arabera sailkatzen ditugu, Bizkaikoak hautatuz:
?herria dbo:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> .
Kontsulta hau frogatzeko, Euskarazko DBpediako SPARQL sarbidea erabil daiteke, azaldutako kontsulta itsatsiz.
Baina nondik datoz datuak?
DBpediako datu guztiak Wikipediako infotauletatik datoz. Infotaulak artikulu askotan, eskuinean, agertzen diren taulak dira. Taula hauek artikuluaren gaiari buruzko oinarrizko informazioa laburtzen dute:
Baina infotauletako informazioa ezin da automatikoki bildu, ondoren egituratzeko eta SPARQL bidez kontsultatzeko. Horretarako, infotaula hauek "mapeatu" behar dira.
Zer da infotaula bat "mapeatzea"
Infotaula bat "mapeatzea", infotaulako eta DBpediako ontologiako propietateak parekatzea da. Adibidiez, aurreko infotaula izanik:
{{Aktore biografia infotaula | izena = Marlene Dietrich | irudia =Marlene Dietrich in No Highway (1951) (Cropped).png | oina = Marlene Dietrich 1951n | izen osoa = Marie Magdalene Dietrich | ezizena = | jaiotza data = [[1901]]eko [[abenduaren 27]]a | jaiotza hiria = [[Berlin]] | jaiotza herrialdea = {{bandera|Alemania|inperioa}} | heriotza data =[[1992]]ko [[maiatzaren 6]]a {{adina|1901|12|27|1992|5|6}} | heriotza hiria =[[Paris]] | heriotza herrialdea = {{bandera|Frantzia}} | lanbidea = Aktore / abeslaria | bikote kidea = [[Rudolf Sieber]] (1923–1976) | lanak =''[[Der blaue Engel]]''<br />''[[Devil is a woman]]'' | sariak = [[Ohorezko Legioa]] | webgunea =http://www.marlene.com/ www.marlene.com | imdb = 0000017 }}
Hurrengo "mapping"-a sortu beharko litzateke:
{{ TemplateMapping | mapToClass = Actor | mappings = {{ PropertyMapping | templateProperty = izena | ontologyProperty = foaf:name }} {{ PropertyMapping | templateProperty = izen osoa | ontologyProperty = birthName }} {{ PropertyMapping | templateProperty = jaiotza data | ontologyProperty = birthDate }} {{ PropertyMapping | templateProperty = jaiotza hiria | ontologyProperty = birthPlace }} {{ PropertyMapping | templateProperty = heriotza data | ontologyProperty = deathDate }} {{ PropertyMapping | templateProperty = heriotza hiria | ontologyProperty = deathPlace }} {{ PropertyMapping | templateProperty = ezizena | ontologyProperty = alias }} {{ PropertyMapping | templateProperty = bikote kidea | ontologyProperty = spouse }} {{ PropertyMapping | templateProperty = webgunea | ontologyProperty = foaf:homepage }} {{ PropertyMapping | templateProperty = imdb | ontologyProperty = imdbId}} {{ PropertyMapping | templateProperty = irudia | ontologyProperty = picture }} {{ PropertyMapping | templateProperty = oina | ontologyProperty = pictureDescription }} {{ PropertyMapping | templateProperty = sariak | ontologyProperty = award }} {{ PropertyMapping | templateProperty = lanak | ontologyProperty = knownFor }} {{ PropertyMapping | templateProperty = jaiotza herrialdea | ontologyProperty = birthPlace }} {{ PropertyMapping | templateProperty = heriotza herrialdea | ontologyProperty = deathPlace }} }}
"Mapping"-a ongi eta erraz betetzeko, pausu hauek jarraitzea gomendatzen dugu:
- Mapping-en estatistiken orrialdetik, infotaula bat aukeratu.
- Mapeatuko den infotaula duen artikulu bat hautatu, gure kasuan [1].
- Bere ingelesezko bertsioaren iturburua ikusi [2], bere infotaularen izena ikusteko.
- Ingelesezko mapping-en estatistiken orrialdean, mapping-a bilatu, gure kasuan [3].
- Ingelesezko mapping-ean oinarrituz, euskarazko mapping-a osatu.
Mapping-ak egiteko wikia editatzeko baimen berezia eduki behar da. Baimen hau eskatzeko edota edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan ;-) Edonola, mapping-en wikian bertan argibide gehiago aurki ditzakezu (ingelesez)
Parte hartu
Parte hartu nahi baduzu, emaiozu begirada bat egitekoen zerrendari